Urdaburuk XX. Oiartzun ibaiaren arroari bira antolatu du

Oiartzun ibaiari bira

Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak antolatuta, datorren maiatzaren 4an, “XX. Oiartzun ibaiaren arroari bira” egingo dute.

45 kilometrotako luzera duen ibilaldi neurtua egin beharko dute parte-hartzaileek eta 2.350 metro igo beharko dituzte.

Goizeko 7:00etan abiatuko da ibilaldia Urdabururen egoitzatik (Juan de Olazabal, 23) eta  kontrol puntuak Alduran (11,3 kilometroan), Uzpurun (16 kilometroan) Aritxulegin (23 kilometroan), Gurutzen (33,1 kilometroan), Jaizkibel (38,9 kilometroan) eta helmugan (45 kilometroan) izango dira.

Izen ematea maiatzaren 2a arte egin daiteke www.zirkuitua.com web gunean edo ibilaldiaren egunean bertan, irteera puntuan.

Ibilaldia, Euskal Mendi Federazioko ibilaldi luzeen egutegiaren parte da.