500 dantzari txikik beteko dituzte Errenteriako kaleak, bihar

dantzariak

Bihar, maiatzaren 1ean, izango da Ereintza Dantza Taldeak antolatzen duen Dantzari Txiki Eguna.

Dantza taldeak 10:30ean elkartuko dira Koldo Mitxelena plazan eta hamaiketakoa egin ostean, 11:30ean, desfilea egingo dute herriko kaleetan zehar. 12:30ean dantza ikuskizuna izango da Gamon zumardian eta arratsaldean, 17:00etan Modestok dantzaldia eskainiko du Zumardira bertaratzen diren guztientzat.

Herri ezberdinetako 500 dantzarik hartuko dute parte guztira: Errenteria Musikalekoak, Lapurdiko Getariakoak,  Iruñeako Amaiurrekoak, Urretxuko Lurrakoak,  Hernaniko Ttarlakoak, Tolosako Udaberrikoak, Lezoko Murixkakoak eta Beasaingo Aurtzakakoak.