Gazteen Lokal Alternatiboen inguruko azken bilera, ostiralean

Diptikoa 1

Udal Gazteria Sailak gogoratu nahi du, ostiralean, maiatzaren 3an, izango dela Gazteen Lokal Alternatiboen inguruko prozesu parte-hartzailearen hirugarren bilera. Saioa Torrekuan izango da, 17:00etan eta herriko gazteei, adin txikiko erabiltzaileen gurasoei, bizilagunei, lokalen jabeei, udal arduradunei eta, oro har, herritar guztiei zuzenduta egongo da.

Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu prozesuan parte hartzera, “guztion iritzia ezinbestekoa da-eta”.