Eskulangintzaren hiri izango da Errenteria, maiatzaren 3tik 5era

eskulangintza azokaMaiatzaren 3tik 5era egongo da ikusgai Merkatuzarren Euskal Herriko XXXV. Eskulangintza Azoka.

Arratsaldeko 16:30ean irekiko ditu ateak bihar, ostirala, eta igandea arte egongo da zabalik, honako ordutegiarekin: 11:00etatik 14:00etara, goizez, eta 16:30etik 20:30era, arratsaldez.

1978 urteaz geroztik, maiatzeko lehen asteburuan antolatzen du Ereintza Elkarteak azoka hau eta bertan, urtez urte bitxigintza, beiragintza, saskigintza edota egur taila lanak aurki ditzake, besteak beste bertaratzen denak.