Naturaldia jardunaldien barruan hitzaldia egingo dute Errenterian

Naturaldia_kartelaUrtero Tolosa, Donostia eta Errenterian egiten diren “Naturaldia” jardunaldien barruan maiatzaren 9an, 19:00etan, hitzaldia eskainiko du Arturo Elosegik Reina Aretoan.

Elosegik, Euskal Herriko Unibertsitatearen landare biologia eta ekologia departamentuaren irakasle eta biologia katedraduna dena, “Ibaiak eta aldaketa globala” izenburupeko mintzaldia egingo du.

Jardunaldiek ibaien gaiari heldu diote aurten, izan ere, joan den mendean zehar ezarritako desarrollismo prozesu biziak ibar gehienak eta kostaldeko lautadetako asko hondartzea ekarri du. Azken hamarkadatan gauzak hobetzeko ahalegin handia egin den arren, oraindik asko falta da ibai ekosistemak erabat leheneratzea lortzeko.