Errenteriako esperientzia eredu Hezkuntza Berriztapen Proiektuen Jardunaldietan

Hezkuntza Berriztapen proiektuen jardunaldiakBihar, maiatzaren 10, Genero Berdintasuna: Errenteriako esperientzia hitzaldia izango da “Eskola inklusiboak eraikitzen” jardunaldien barruan.

2010ean, Berdintasun Plana berritzerakoan, Errenteriako Udalak ikastetxeen partaidetza eskatu zuen zenbait lan ido martxan jartzeko. Honekin batera, Irungo Berritzegunearen kolaborazioa ere eskatu zuen.

Harreman honetatik sortu zen, modu formalean funtzionatzen duen hezkidetza eta genero berdintasuna lantzeko foroa. Maite Blanco Errenteriako Udaleko Berdintasun teknikari eta proiektuaren koordinatzaile denak adierazi duenez, foroaren helburua “ikastetxeetan berdintasunaren gaia lantzeko irakasleei laguntza ematea da eta horretarako materiala eskura jartzea”.

Hasieran, azaoraren 25eko Emakumeen Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean eta martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunean jarduera puntualak egitea proposatu zuten baina beharrak hala eskatuta, lan esparrua zabaldu dute eta irakasle eta gurasoekin formakuntza saioak ere egin dituzte, jada.

Esperientzia honen berri emango dute bihar, Donostiako Ignazio Barriola zentroko Areto Nagusian Errenteriako Udala, Irungo Berritzegunea eta Errenteriako Langaitz, Gamon, Beraun Berri Koldo Mitxelena, Sagrado Corazon eta San Jose ikastetxeetako ordezkariek, goizeko 11:30ean.