Alabergako erretiratuen elkarteko txangoa Castejonera

Sendaviva

Alabergako “La Magdalena” erretiratuen elkarteak txango bat antolatu du ekainaren 29an Castejongo Sendaviva parkea bisitatzeko.

Bazkarian, gainera, omenaldia egingo zaio aurten 80 urte egiten dituen bazkideari.

Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko, elkartearen bulegotik pasa daitezke herritarrak astearte eta ostegunetan, arratsaldeko 17:00etatik 19:00ak arte.