Berriro helduko dio Urdaburuk Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroaren 7. etapari

Subida desde Urkiaga Urdaburu Mendizale Elkarteak bere egunean elurra eta eguraldi txarraren eraginez bertan behera utzi behar izan zuen Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroaren 7. etapa antolatu du, berriz ere, maiatzaren 18rako. Ibañetako gainetik Urkiagako gainera egingo dute ibilbidea eta tartean Girizu, Lindus eta Adi gailurretatik pasatuko dira. Zeharkaldia, denera, 6 ordukoa izango da.

Irteera Zumardiko autobus geltokitik egingo dute  7:30ean. Izena eman nahi dutenek Urdaburu elkartera jo dezakete astearte eta ostegunetan 20:30etatik 22:00etara, edo 943527879 telefonora hots egin dezakete orduregi beretan.

Oiartzun ibaiaren arroari bira

Bestalde, pasa den maiatzaren 4anXX. Oiartzun ibaiaren arroari bira antolatu zuen Urdaburuk. Aurten, ibilaldia, Euskal Mendizale Federazioaren egutegian barruan kokatu dute eta horren eragina nabaria izan da partaidetzan.

Euskal Herriko zazpi lurraldetako ia 200 mendizalek hartu zuen parte eta eguraldia lagun, ibilaldia arrakastatsua izan zen.

Urdaburuk eskerrak eman nahi dizkie parte-hartzaile guztiei eta baita antolaketan, markaketan eta kontroletan lanean aritu ziren laguntzaileei.

 Oiartzun ibaiaren arroari bira