Errenteria Musikaleko ikasleek Musikasten parte hartuko dute

Errenteria Musikal

Ohikoa denez, Errenteria Musikalek Muskikasten parte hartuko du bertako ikasleekin baina baita gonbidatutako talde kolaboratzaileekin ere: Lezoko Udal Musika Eskolako Banda, Legazpiko Big Band Doinua, Oiartzungo flauta taldea eta  Usurbilgo Zumarte Musika Eskolako Ganbarkada eta The Hastelen’s taldeak.

Emanaldiak Xabier Olaskoaga plazan izango dira, astelehenetik ostiralera 19:00etatik aurrera eta larunbatean 18:30etik aurrera.

Programazioa:

.- Astelehena 13: “Errenteria Musikal” Eskusoinu Taldea

Musika eta Mugimenduko ikasleak

.- Asteartea 14: “Tomás Garbizu” Lezoko Udalaren Musika Eskolako Banda

“Errenteria Musikal”eko Euskal Dantzako ikasleak eta Banda

.- Asteazkena 15: Usurbilgo “Zumarte” Musika Eskolako The Hastelen`s eta Ganbarkada taldeak.

.- Osteguna 16: Oiartzungo Flauta Taldea.

.- Ostirala 17: “Errenteria Musikal”eko Musika eta Mugimenduko 3. eta 4. mailetako ikasleak

“Errenteria Musikal”eko Euskal Dantzako ikasleak.

.- Larunbata 18: “Errenteria Musikaleko” Jazz Konboa

Legazpiko Doinua Big Band.