Erretiratuen elkarteen parte-hartze astea gaur hasi da

ateak zabalduz_800x569Errenteriako Erretiratuen Udal Elkarteek, “Acoge” taldeek eta Errenteriako Udal Gizarte Zerbitzuen departamentuak antolatuta, gaur eman zaio hasiera  “Ateak zabalduz”  parte-hartzearen asteari.

Ekimenaren helburua erretiratuen elkarteek urtean zehar egiten duten lana herritarrei ezagutaraztea da eta horretarako egitarau zabala prestatu dute gaurtik ostiralera bitartean. Ekintzak bost egun hauetan zehar burutuko dituzte goiz eta arratsaldez, Merkatuzarren.

Egitaraua:

Astelehena 13

10:00-13:00: Erakusketa montatzea

17:00-20:00: Pintura lantegia

Asteartea 14

10:00-11:00: Gimnasia

11:30:12:30: Eskulanen lantegia

Asteazkena 15

10:15-11:15: Antzerkia Ipuin Kontalaria

17:00-20:00: Dantza eta koreografia lantegia

Osteguna 16

10:30-11:30 y 11:30-12:30: “Acoge”ren topaketa (Tai-chi)

17:00-20:00: Kantu Jira

Ostirala 17

11:00: Paseo kulturala

16:30: Dantza eta agurra