“Errenteria Hiria Mahaiko Tenisaren I Eskola Txapelketa” jokatuko da igandean

Datorren igandean, hilaren 19, Cristobal de Gamon Ikastetxe Publikoaren gimnasioan “Errenteria Hiria Mahaiko Tenisaren I Eskola Txapelketa” egingo da goizeko 9:00etatik aurrera, Pontika-Orereta Mahaiko Tenisaren Kirol Taldeak Errenteriako Udal Kirol Patronatuaren laguntzarekin antolatuta.

Lehia bi kategoriatan izango da, soilik. Alde batetik benjaminak eta alebinak (2001, 2002, 2003 eta 2004an jaiotako neska-mutilak) eta bestetik infantilak eta kadeteak (1997, 1998, 1999 eta 2000. urteetan jaiotakoak). Kasu bietan, Mahaiko Tenisaren Araudi Ofizialaren arabera jokatuko da lehiaketa eta jokalari bakoitzak bere pala ekarri beharko du.

Izena ematea doakoa da, baina derrigorrezkoa da parte hartuko duten neska-mutilek beren ikastetxeko eskola kirolean izena emana izatea.

Argibide gehiagorako eta izena emateko 685.42.11.57 (Ekaitz) eta 649.67.86.93 (Guillermo) telefono zenbakietara dei dezakete interesdunek. Inskripzioa maiatzaren 15a baino lehen egin beharko da.