Porrotx eta Porrotxin pailazoek ikuskizuna eskainiko dute esklerosiaren alde

ADEMGI prentsaaurrekoaMaiatzaren 26an, Irrien Lagunak Elkartasun Taldeak bultzatuta, Porrotx eta Porrotxin pailazoek ikuskizuna eskainiko dute ADEMGI Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitza Elkartearen alde.

Jon Barriola ADEMGIko kideak jakinarazi duenez, sarreren salmentarekin lortutako irabaziak, ADEMGIk Donostian duen esklerosi anizkoitza eta beste gaixotasun neurologikoen zentroan eskaintzen duen errehabilitazio zerbitzua finantzatzeko erabiliko dira.

Ikuzkizuna Errenteria Hiria Kulturgunean egingo dute bi emanalditan banatuta: 11:00etan hasiko da lehenengoa eta 12:30etan bigarrena. Sarrerak salgai daude jada, Xenpelar Kultur Dendan eta Txiki Kaian, 5 euroan.

Saio bakoitzean, gainera, Donostiako Aquariumak, Txuri Urdin Izotz Jauregiak, Txiki Kaiak eta Katxiporretak emandako opariak zozkatuko dituzte bertaratutakoen artean.