Familiaren eguna ospatuko dute Udal Ludoteka eta Gaztelekuetan

Agustinetako ludotekaAtzo, maiatzaren 15, izan zen Nazioarteko Familiaren eguna eta Udal Ludoteka eta Gaztelekuetan data hau ospatu nahi izan dute bazkideen familia-kideei ateak zabalduz.

Biharko eguna, hilaren 17a,  aukeratu dute Ludotekek horretarako. Gaztelekuetan berriz, maiatzaren 18an, larunbatean, izango dute senitartekoek tokia ezagutu eta bertako ekintzetan parte hartzeko aukera.

Egun berezi gehiago

Bestalde, maiatzaren 17an Nazioarteko Homofobiaren aurkako egunean,  Gaztelekuetan tolerantzia, sentsibilizazioa eta aurreiritziak lantzeko ekintza bereziak burutuko dira.

Hilabete honetako ekintzekin bukatzeko, Nazioarteko Afrikako eguna ospatuko dute maiatzaren 25ean, kontinente hartako bizimodua, ohiturak eta gizarte nahiz haurren ezagutza sustatuko dituzten dinamikekin, Ludoteketan.

Jarduerei buruzko informazio gehiago, Merkatuzarren kokatzen den Gazte Informazio Bulegoan bertan eskura daiteke.