Maiatzaren 20tik 24ra Errenteriako auzo ezberdinetako emakume-elkarteek ikasturtean zehar egin dituzten ekintzen erakusketa burutuko dute Merkatuzarren. Hona hemen programa:
Astelehena 20:
- 16:30 – 18:30: Eho-ziri lanak (Gure Leku, Galtzaraborda)
- 18:30 – 20:00: Kartak (Bidexka, Ondartxo)
Asteartea 21:
- 16:30 – 18:30: Emakumeen Qi-Gong-a (Jone Arrospida)
- 18:30 – 20:00: Memoria (Ekinez egin, Alaberga)
- 18:00 – 20:00: Olio Puntura al óleo (Laguntasuna, Gabierrota)
Asteazkena 22:
- 17:00 – 18:30: Yoga (Erlontzi, Beraun)
- 19:00 – 20:00: Euskal Dantzak (Patxiku Zelaia, Erdialdea)
Osteguna 23:
- 17:00 – 18:30: Areto dantzak (Patxiku Zelaia, Erdialdea)
- 18:30 – 20:00: Partxis (Gure Goizalde, Kaputxinoak)
Ostirala 24:
- 16:30 – 18:30: Joste lanak (Lore-Toki, Pontika)