Cesc Gelaberten dantza ikuskizuna izango da ostiralean Kulturgunean

Gelabert-by-Ros Ribas_400x600Kukai Dantza Konpainiak antolatuta, Cesc Gelabert V.O. + ikuskizuna eskainiko du Gelabert Azzopardi Dantza Konpainiak, ostiralean, maiatzaren 24, “Errenteria Hiria” Kulturgunean, 19:00etan.

Etorkizunaren atzerabegirako bat eginez saio berria prestatu du Cesc Gelabertek 3 soloren estreinuarekin eta oraingo honetarako espreski berrikusitako pieza zaharrekin. Lehenaldiari egindako begiratu bat da, etorkizunera begira dagoen orainalditik.

Azken urteotan hainbat dibulgazio-programarekin (Un día con el público kasu) lortutako esperientzia bilduta, dantzariak pieza ezberdinak egiten ditu iruzkin laburrekin lagunduta: erreferentzia pertsonalak, obraren gainekoak, esanahiari buruzko azalpenak, edo dantzari buruzko ideia orokorrak, anekdotak edo momentuko oharrak. Proposamen honekin, Gelabert bihotzera itzultzen da, muinera, bere sormenaren alanbikera, bere mugimenduaren eta presentziaren mamira; 2004an estreinatutako Glimpse obra egin zuenetik berriro ukitu gabe zeukan alorrera.