Ereintzak “Errenteriako II Tenis Opena” antolatu du

Ereintza openEreintza Eskubaloiak antolatuta, Errenteriako Udal Kirol Patronatuaren laguntzarekin, “Errenteriako II Tenis Opena” jokatuko da Beraungo Erabilera Anitzetarako Pistan (Frontoi estalia), ekainaren 1etik uztailaren 21 arte. Partidak asteburuetan jokatuko dira, 10:15etik aurrera.

Izen ematea ATG Tour web orriaren bidez egin daiteke dagoeneko, eta gehienez 32 jokalarik parte hartu ahal izango dute.