Oier Nieto biolin ikaslea EIO Gazterako hautatu dute

oier nietoMaiatzaren 11n eta 12an egin zituen sarrera frogak Euskadiko Ikasleen Orkestra Gazteak (EIO Gazte) 14 urte arteko musika ikasleen artean eta Errenteria Musikalen biolineko 1go mailako ikasten duen Oier Nieto izan zen hautatuetako bat.

Musikari gazteak Gasteizko Kontserbatorioan elkartuko dira ekainaren 2an entseguak egiteko eta ekainaren 23tik 27ra Zarauzko Aterpean egingo dute bilkura hilabete bukaeran eskainiko dituzten kontzertuak prestatzeko.

Raffaela Acellaren zuzendaritzapean, ekainaren 27an, 28an eta 29an izango dira kontzertuak Bilbon, Gazteizen eta Zarautzen.