50 urte elkarrekin egin dituzten bikoteei omenaldia egingo zaie Madalenetan

800px-Oreretako_udaletxea_jaietanAurten urrezko ezteiak bete edo beteko dituzten errenteriarrak Madalenetan euren omenez antolatuko den ekitaldian parte hartzera gonbidatu ditu Udalak, urtero bezala.

Ekitaldi honekin omenaldi bat egiten zaie 50 urte elkarrekin igaro dituzten bikoteei.

Parte hartu nahi dutenek, hala adierazi beharko dute Udalean, 943 44 96 11 telefonora deituz edo alkatetza@errenteria.net helbide elektronikora idatziz. Izena emateko epea ekainaren 7an amaituko da.