Edipotoa emanaldia eta Mmà taldearen kontzertua Mikelazulon

edipotoa-azala-300x210Maiatzaren 26an, igandean,  Edipotoa emanaldia eta Mmà taldearen kontzertua izango dira Mikelazulo Kultur Elkartean, 19:00etan.

Edipotoa Nagore Legarretak egindako argazkiekin batera hainbat idazleren poemak biltzen dituen liburua da. Emanaldirako, Legarretaren irudien proiekzioa Gorka Setien eta Haizea Arregi idazleen testuekin uztartu dituzte, Mariano Hurtadoren kontrabaxuaren musika lagun dutela.

Hurtadok berak eta Okene Abregok osatzen duten Mmà taldeak kontzertua eskainiko du ondoren.

Ikuskizuna Mikelazulok antolatu duen “Poesia uneak” ekimenaren barruan kokatzen da.

poesia uneak