Julen Rodriguez errenteriarrak irabazi du Madalenetako Kartel Lehiaketa

Madalenetako kartel lehiaketa_ irabazleaArgitu Herria, Bizi Errenteria izeneko lanarekin gailendu da Julen Rodriguez Ruiz Galtzarabordako bizilaguna Madalenetako Kartel Lehiaketan. Hala erabaki du gaur goizean epaimahaiak Udaletxeko Bilkura Aretoan.

Epaimahaiaren ustetan “aniztasuna iradokitzen du” Rodriguezen proposamenak eta garrantzia eman diote horri bere lana aukeratzerakoan. Kartelak Herriko plazaren ikuspegi zenitala eskaintzen du eta bertan biltzen diren kolore askotako zirkuluek pertsona ezberdinak irudikatzen dituzte.

Guztira 54 proposamen aurkeztu dituzte aurtengo edizioan, iazkoan baino 12 gehiago.

Madalenak 2013_kartela_600x800