Senidetasun bazkaria antolatu du Beraungo Bienvenido Erretiratuen Elkarteak

Auzoak 2013-05-28 | 0

urdanibia hotelaBeraungo Bienvenido Erretiratuen Elkarteak jakinarazi nahi du senidetasun bazkaria izango dela Urdanibia Hotelean, ekainaren 1ean. Egun horretan, 12:00etan meza emango dute Beraungo Guadalupe Gure Amabirjinaren Elizan urtean zehar hil diren bazkideen alde. Era berean, laurogei urte bete duten bazkideei omenaldia egingo diete.

Bestalde, elkartearen zuzendaritzak gogorarazi du datorren ekainaren 3an irtengo dela Galiziarako 8 eguneko ibilaldia.

No comments yet.

Utzi erantzuna