Lartzabalgo Auzo Elkartearen gaineko erabakia hartu du Udalak

Lartzabal auzoan, Auzo Elkartearen egoitzarekin dagoen arazoaren aurrean, Errenteriako Udalak zera adierazi nahi du:

Azken hilabeteetan, auzoko bizilagunek hainbat idatzi aurkeztu dituzte “elkartearen kudeaketa eta erabilera desegokia” salatzeko.

Auzo elkartearen kideekin eta auzoko bizilagunekin hainbat bilera egin dira, eta horietan egiaztatu ahal izan da, Lartzabalgo Auzo Elkartea ez dagoela auzoko bizilagunez, gehienbat, osaturik, eta hortaz lokalaren erabiltzaileak ez direla auzoko bizilagunak eta egiten duten lokalaren erabilera ez dator bat auzo elkarte batek dituen helburuekin, helburua gastronomia elkarte batena baita.

Egoera honen aurrean, 2013ko apirilaren 29an, Alkateak 10 eguneko epea ematen zion Auzo Elkarteari egoki deritzotena alega dezaten utzitako udal lokalaren gaur egungo erabilerari buruz.

Auzo Elkartearen aldetik alegazioak aurkeztu ondoren, 2013ko maiatzaren 24ean ondorengo erabakia hartu da:

  • Auzo Elkarteak aurkezturiko alegazioak ez onartzea.
  • Lartzabalgo Auzo Elkartearen alde Lartzabal 5-7an kokaturiko udal lokala lagatzeko kontratua ETETEA.
  • Lartzabalgo Auzo Elkarteak lokala HUSTU behar du.