Marcelo Usabiagarekin hitzaldia bihar, Xenpelar Etxean

Usabiagaren hitzaldia_480x600Bihar, hilaren 4, aurkeztuko du Miguel Usabiagak bere aitaren bizitza oinarri hartuta idatzitako La joven guardia. Marcelo Usabiaga, una vida de compromiso y lucha liburua, Xenpelar Etxean, 19:30ean. Aurkezpenean bere 97 urteko aita izango du lagun eta hitzaldia eskainiko dute bien artean.

Marcelo Usabiaga II. Errepublikako teniente izan zen Valentzian eta bere bizitzako 21 urte pasa ditu Francoren espetxe ezberdinetan.