Poesia eta Hezkuntza Sortzailearen txanda aste honetan Mikelazulon

elkartasun-basatia-azala-188x300Duela 4 urte zabaldu zituen ateak Tallerra, Hezkuntza Sortzailerako espazioak eta asteazkenean, hilaren 5ean, piskanaka gorpuzten joan den proiektu honetaz arituko da Idurre Ugalde arratsaldeko 19:00etan Mikelazulon eskainiko duen hitzaldian. Bertan bere jarduna eta urte hauetan bizitutakoa aurkeztuko du eta baita proiektuaren jatorria ere: Arno Stern, Formulazioa eta Hezkuntza Sortzaile baterako baldintzak.

Ostegun eta ostiralean poesia bueltatuko da Mikelazulora. Ekainaren 6an, 19:30ean, Ataramiñe elkarteko kideen errezitaldia izango da. Kartzela eta sorkuntzaz arituko dira parte hartzaileak eta espetxeko bizipen propioak Ataramiñen argitaratutako olerkiekin deskribatuko dituzte.

Ekainaren 7an, berriz, 20:30ean, Hedoi Etxarte eta Oier Guillanek egingo dute saioa. Susa argitaletxearekin argitaratu dituzten Sinplistak eta Elkartasun basatia liburuetako poemak errezitatuko dituzte.