Haurrentzako Judo Jaialdia izango da larunbatean

Judo

Sayoa Judo Elkarteak Haurrentzako Judo Jaialdia antolatu du ekainaren 8an. Ekitaldia goizeko 10:00etan hasiko da Galtzarabordako Udal Kiroldegian eta bertan Oarsoaldeko ikastetxeetako 4 eta 10 urte bitarteko haurrek parte hartuko dute; 400 baino gehiago guztira.

Jaialdiak zortzi lehiaketa area desberdin izango ditu, kirol alderdia eta alderdi ludikoa konbinatuz. Hasteko, joko batzuk egingo dituzte berotzeko eta gero randoris batzuk izango dira. Randoris hitz japoniarraren esanahia borroka simulazioa da, eta helburua ez da lehian aritzea. Horregatik, amaieran ez da ez irabazle ezta galtzailerik ere izango.

Probak bukatzean kirolari guztiak podiumera igoko dira eta domina eta diploma bana jasoko dute.