Aurreko urteetan bezala, Errenteriako Udalak Madalenetarako laguntzaileak kontratatuko ditu.
Interesdunek eskaera aurkeztu behar dute, NAN eta langabezia-txartelaren fotokopiarekin batera, Udal Erregistroaren bulegoetan ekainaren 10etik 21 bitarte, biak barne.
Baldintzak honakoak dira: 18 urte izatea, kontratuaren hasiera datan langabezia egoeran egotea eta elkarrizketa bat euskaraz gauzatzeko gaitasuna izatea.
Lehentasuna izango dute gutxienez hiru hileko antzinatasunez Errenterian erroldatuta dauden pertsonek.