Kirol jardueren ikasturte amaierako jaialdia egingo dute Galtzarabordako Kiroldegian

gimnasioa erritmikoa_600x398Datorren ekainaren 14an, ostiralean, ikasturtean zehar Errenteriako Fanderiako eta Galtzarabordako instalazioetan egiten diren jardueren urteko erakustaldia burutuko da Galtzarabordako Udal Kiroldegian.

Erakustaldiari arratsaldeko 17:30ean emango zaio hasiera, Atzegiko ikasleen jarduerarekin. Ondoren, besteak beste, Dantza Eskola, Karate eta Gimnasia Erritmikoko ikasleak arituko dira.

Sarrera dohainik da, eta Errenteriako Galtzarabordako Udal Kiroldegiko Pistan izango da.