Añarbeko Basoa ezagutzeko bisita gidatuak egingo dituzte

Añarbe_erreserba eremuaErrenteriako eta Donostiako Udalek eta  Añarbeko Uren Mankomunitateak Añarbeko Basoa ezagutzera emateko, babesteko eta  balioan jartzeko kanpaina abiatu dute.

Kanpainaren barruan, besteak beste, basoa ezagutzeko bi bisita gidatu antolatu dituzte. Datorren igandean, ekainaren 16an izango da lehenengoa, euskaraz eta gazteleraz egingo dute bigarrena, ekainaren 23an. Parte hartzeko aurretik izena eman beharko da 943555431 telefonoan edo info@galemys.com helbide elektronikoan.