Galtzarabordako garaje berriak bisitatzeko aukera izango dute bizilagunek ostiralean

Galtzarabordako GarajeakErrenteriako Udalak kontzesioan eskaini nahi dizkie herritarrei Galtzaraborda auzoko garaje berriak. Guztira 111 aparkaleku, bi eraikinetan banatuta.

Lehenengo eraikinak 2 solairu ditu eta Parke kalean du sarrera. Bertan 58 toki daude, irekiak denak. Bigarrenak, berriz, 53 aparkaleku biltzen ditu 3 solairutan banatuta eta Urdaburu kalean du sarrera. Kasu honetan garajeak irekiak eta itxiak dira.

Udalak, egungo egoera ekonomikoa kontuan hartuta, aurreikusitako prezioak egokitu eta nabarmen jaitsi ditu herritarrek eurak eskuratzeko aukera izan dezaten: 11.600 eurotik aurrera (+BEZ) lor daitezke aparkalekuak.

Bestetik, bizilagunei garajeak erakusteko jardunaldi irekia prestatu dute ekainaren 14an, arratsaldeko 18:30ean.

Informazio gehiago nahi duenak Errenteriako Udalera jo dezakete edo 943 449 600 telefono zenbakira deitu.

Erlazionatutako dokumentuak:

Eskaera

Informazio orokorra

1. eraikinaren prezioak

2. eraikinaren prezioak

1. eraikinaren planoak

2. eraikinaren planoak

Baldintza pleguak- 1. eraikina

Baldintza pleguak- 2. eraikina