“A mano” txotxongilo ikuskizunak zabalduko du gaur Eztena jaialdia

A ManoEztena antzerki eta dantza jaialdia zabalduz, El Patio talde errioxarrak A mano haurrentzako txotxongilo ikuskizuna eskainiko du gaur arratsaldean. Bi saio egingo dituzte Mikelazulo Kultur Elkartean: 17:00etan izango da lehena, 6 urtetik gorako haurrei zuzendua eta 20:30ean bigarrena, kasu honetan publiko helduari begira.

Gijoneko FETEN eta Festival de Titelles de Lleidan antzezlan onenaren sariak eskuratu berri ditu lan honek. Bertan, bi antzezle-txotxongilolarik buztinez egindako pertsonaiak sortzen dituzte, sentsibilitate handiz, teteria baten inguruko gorabeherak kontatzeko.

Emanaldirako sarrera doakoa da, baina aforoa mugatua denez antolatzaileek eserlekuen erreserba aurretik egitea gomendatzen dute 943517002 eta 665715558 telefonoetan edo eztena1@hotmail.com helbide elektronikora idatziz.

Gauean, berriz, 22:30ean Oh My God taldearen Zer duzu Amy? izango da ikusgai de Cyne Reynan . Obra hau Donostia Kulturak sustatzen duen 2012ko II. Poltsiko Antzerki Sorkuntza deialdiaren irabazlea izan zen.

Zer duzu Amy