Amaitu da XI. Futbol 7 txapelketa

OLYMPUS DIGITAL CAMERAPasa den igandean, ekainaren 9an, amaitu zen “Errenteriako Udal Kirol Patronatua – Futbol-7 Torneoa”ren XI. edizioa, Errenteriako Udal Kirol Patronatuak antolatua.

Aurtengo edizioan,  “Instalaciones Saizar” taldea izan da garaile 3. fasean eta 2. tokia “Amets Pub” taldeak lortu du. Lehenengo eta bigarren faseetako irabazleak “Amets Pub” eta “Autoridad Portuaria Puerto de Pasaia” izan ziren, eta txapeldunorde “Autoridad Portuaria Puerto de Pasaia” (1. fasea) eta “Bar Canadá” (2. fasea).

Hau horrela, “Amets Pub” eta “Autoridad Portuaria Puerto de Pasaia” izan dira mailarik onena erakutsi duten taldeak, txapeldun edo txapeldunorde izan baitira hiru faseetako bitan.

Edizio honetan 50 taldek eta 1000 jokalari inguruk hartu dute parte eta urritik ekainera bitarteko iraupena izan du. Guztira 675 partida jokatu dira Fanderia eta Beraungo Udal Zelaietan.

 

(Irudian “Instalaciones Saizar” taldea)