Bihar hasiko dira Gaztañoko jaiak

Gaztañoko jaiak_kartela_800x600Gaztañok bere jaiak ospatuko ditu bihartik, hilaren 14, igandera bitarte. Astebeteko atsedenaren ondoren, berriro sartuko dira jai giroan San Juan bezperan.

Egitaraua:

Ekainaren 14, ostirala

  • 18:00etan Xalto eta Brinko pailazoak
  • Segidan, Maritxuren jeitsiera eta txupinazoa
  • Ondoren, buruhandiak eta jaioberrien kamisetak banatzea
  • Jarraian, patata tortila lehiaketa
  • 23:00etan Kontzertua: Basura, Sutura, Brosas eta Ixuriak Gaztañoko plazan

Ekainaren 15, larunbata

  • 10:30ean II. Gaztañoko Krossa
  • 16:00etan Mus Txapelketa Bukagaitzen.
  • 17:00etan Haur jolasak
  • 21:00etan Afari herrikoia gaiteroekin Gaztañoko plazan
  • Ondoren, konjurudun Queimada eta DJ Bull
  • 23:00etan Kontzertua Gaztetxean: Band Sound System

Ekainaren 16, igandea

  • 12:00etan Toka eta Bote Txapelketa
  • Gazte izandakoen bazkaria
  • 18:30ean “Mundutik Gaztañora, Gaztañotik Mundura”

Ekainaren 23, igandea (San Juan sua)

  • 18:00etan Haur Jolasak
  • Iluntzean, Zo-Zongok lagunduta Sua Piztea
  • Ondoren, Zezensuzkoa