“Publikoari gorroto” antzezlanak itxiko du aurtengo Eztena

Publikoari gorrotoLau egunetan zehar dantza eta antzerkiari lotutako hainbat ikuskizun ekarri ditu Eztenak Errenteriara, eta gaurkoa du azken eguna.

18:00etan Errenteria Hiria Kulturguneko Entsegu gelan, Iragan Perfektua dantza-performanzea eskainiko du Horman Poster taldeak. 19:30ean, bertako Auditorioan, Huts teatroaren Publikoari gorroto obra izango da ikusgai.

Bi emanaldietarako sarrera doakoa da.