Mendi ibilaldia Jaizkibelgo labarretan barrena

Jaizkibel-labarraDatorren larunbatean, ekainaren 22an, Serviociok antolatuta, ibilaldi bat egingo da Fanderiako igerilekuetatik abiatuta Jaizkibelgo labarretan barrena, oinez.

Ibilbideak 26 kilometro inguru ditu eta 5 ordutan egitea aurreikusten dute antolatzaileek, geldialdiak barne. Guztira 607 metro igoko dituzte.

Informazio gehiago Fanderia eta Galtzarabordako kirol instalazioetako harreretan eskura dezake nahi duenak edo Galtzarabordako 943 449690 eta Fanderiako 943 344 423 telefono zenbakietara deituz.