Kirol Patronatuak Kaputxinotako igerilekuen irekiera atzeratu egin behar izan du

OLYMPUS DIGITAL CAMERAPasa den astelehenean, ekainaren 17an udako denboraldia hasi zen Errenteriako Udal Igerilekuetan, Fanderiako estali gabeko igerilekuak irekierarekin. Aste osoan zehar egongo dira zabalik igerilekuak 9:00etatik 22:00ak arte.

Kaputxinotakoak, berriz, uztailaren lehengo astean zabalduko dituzte. Udal Kirol Patronatuko arduradunek beren ondoeza erakutsi dute eurei ez dagozkion arrazoiak direla medio Kaputxinoetako instalazioen irekiera atzeratu behar izateagatik: “Instalazioak eraiki dituen enpresak joan den denboraldian sortutako kalteak konpontzeko konpromisoa hartu zuen, baina enpresa konpromisoa alde batera utzi eta obra horiek ez egitea erabaki du, atzerapena eraginez”.

Patronatuak, gainera, udal zerbitzu juridikoek instalazioaren eraikuntzan inplikatuta dauden enpresei bidezko konpentsazioa eskatzeko prozedurari ekin diotela adierazi du, eragindako kalte eta galerak eskatzeko.

Arazo honen aurrean eta igerilekua urtebetez itxita egon ezin daitekeela iritzita, Errenteriako Udalak konpontzeko lanak bere baliabide propioak erabilita egitea erabaki du eta egungo egoera ekonomikoa gorabehera, instalazioa irekitzeko beharrezko dirua aurreratzea.

Bai Errenteriako Udalak eta baita Udal Kirol Patronatuak ere herritarrei Kaputxinoetako instalazioak irekitzeko atzerapena ulertzea eskatu diete herritarrei.