Udal ordezkariek San Juan bezperako soka-dantzan parte hartuko dute

Urtero legez, datorren igandean gaueko 22.00etan, San Juan bezperan, soka-dantza dantzatuko du Ereintza taldeak Herriko plazan. Aurtengoan, ordea, berritasun bat erantsi diote ikuskizunari, izan ere, udal ordezkariak izago baitituzte dantza-lagun.

Soka-dantzak balio sinbolikoa du: udal antolaketan berdintasun sozialaren alegoria da. Bi muturretan sokatik edo eskuetatik tira egiten duten dantzariak, gizarte guztietan dauden indar kontrajarrien adibide dira. Eta beren arteko oreka beharrarena.

Historian zehar, ohitura izan da alkateak ekitaldian parte hartzera gonbidatzea eta berreskuratu nahi den ohitura da, urte batzuk badirelako usadio hau galdu zela.