Madalenetan kalean jarri nahi diren taberna-barren gaineko hurrengo bilera, ostiralean

IMG_2868Ostiralean izango da, hilaren 28an, Madalenetan herri jabarian jarri nahi diren taberna-barren gaineko hurrengo bilera. Kultura lehendakariak jakinarazi duenez, bertan ordutegi eta barren dekretuaz arituko dira eta “tabernariei Madalenetako egitaraua azalduko diegu”.

Bilkura Merkatuzarren izango da eta 15:00etan emango zaio hasiera.