Landa eremuko herribideen garbiketa hasi da

traktoreaEkainaren 26an hasi ziren Behemendi Elkartea eta Errenteriako Udala landa eremuko herribideetako ertzak garbitzen. Udako garbiketa honek 4 asteko iraupena du eta 31 km baino gehiagoko bide luzeran, ezponda eta ubideak garbituko dituzte.

Garbiketa urtean behin egitea zuen helburu zerbitzuak bere sorreran baina bidearen egoera ona bermatzeko bitan egitea beharrezkoa dela ikusi dute, izan ere, herribide hauek berez dira estuak eta belar, zuhaiska eta zuhaitzek are estuagoa egiten dute bidea bere ikus-eremua asko murriztuz”.

Zerbitzuaren ardurasunek esanetan, “uda eta eguraldi ona datorren honetan, jende gehiago irteten da ibiltzera gune hauetara, bai oinez, txirrindaz, motoz edo autoz, eta ezinbestekoa da garbiketa lan hauek egitea, segurtasuna bermatu eta ikuspen nahikorik ez duten guneak hobetu ahal izateko”. Era berean, “landa eremuko en biztanlegoari bere nekazal jarduerak aurrera eraman ahal izateko beharrezkoa zaio bide-sare hau egoera onean mantentzea”.