“Herriko Euskalgintza janzten” aditu titulua ateratzeko diru-laguntzak

Mondragon Unibertsitatea-HUHEZIko Sorguneak ikertegiak eta Topaguneak formazio-eskaintza prestatu dute euskararen ekimenetan, oro har, diharduten langile eta bolondresentzat.

Errenteriako Udalak diru-laguntza emango die Errenteriari lotutako egitasmo bat garatzen duten ikastaroa burutuko duten herritarrei. Diru laguntza plaza kopurua mugatua da.

Izena emateko epea uztailaren 10ean amaituko da eta interesdunek Udal Euskara Departamentura jo dezakete edota sail honen 943 44 96 13 telefono zenbakira dei dezakete informazio gehiago eskuratzeko.

Herriko euskalgintza janzten sakontze ikastaroa