Udalak Ezohiko Udalbatza eta elkarretaratzea atzeratu ditu egoera argitu bitartean

2013ko uztailaren2ko goiz partean, Errenteriako Udalari jakinarazi zaio ustezko genero indarkeriaren ondorioz, emakume errenteriar baten heriotza dela medio  protokoloa aktibatua izan dela.

Informazio honi jarraiki, egoeraren larritasuna kontuan hartuz, Errenteriako Udalak egun bereko arratsaldeko 18:30erako Ezohiko Udalbatzarako deialdia egin du, eta baita 19:30ean elkarretaratze bat burutzera.

Berriki, eta dagokion autopsia egin ondoren, Eusko Jaurkaritzako Segurtasun Sailetik jakinarazi da heriotza arrazoi naturalen ondoriozkoa dela. Hau horrela, egoera argitu bitartean eta zuhurtziaz, Errenteriako Udalak erabaki du bai Ezohiko Udalbatza eta baita elkarretaratzea ere, momentuz atzeratzea.