[Eguneratua] Ustezko tratu txarren ondorioz Errenteriako emakume baten heriotza dela eta, Ezohiko Osoko Bilkura deitu du Udalak

[EGUNERAKETA] Udalak Ezohiko Udalbatza eta elkarretaratzea atzeratu ditu egoera argitu bitartean

Errenteriako Beraun auzoan ustezko tratu txarren ondorioz izan daitekeen emakume baten heriotza dela eta, Udalak Udalbatzaren Ezohiko Osoko Bilkura deitu du gaur arratsaldeko 18:30ean.

Honekin batera, Errenteriako Udalak, gertakaria konfirmatuko balitz, horrelako gertaerak onartzen ez dituela azaldu nahi du publikoki eta horregatik, herritar guztiak deitu nahi ditu 19:30ean Herriko plazan antolatu duten elkarretaratzean parte hartzera.