Herri dantzen bi ikastaro antolatu dituzte

IMG_5752Ereintza Dantza Taldeak, Kukai Dantza Konpainiak eta Errenteriako Udalak herri dantzen inguruko bi ikastaro antolatu dituzte.

Bata eta bestea mailaren arabera banatu dituzte: hasiberrientzat eta aritutakoentzat. Hasiberrientzakoak hiru eguneko iraupena izango du, uztailaren 8tik 10era, 18:30ean hasi eta 20:00etara arte. Parte-hartzaileek fandango, arin-arin eta Muxikoen oinarrizko mugimenduak ikasiko dituzte eta kostua 12 eurokoa da.

Aritutakoentzako ikastaroa, berriz, uztailaren 8 eta 10ean izango da, 20:00etatik 21:30era. Bertan, 8 euroren truke, Muxikoak eta dantza lotuak praktikatuko dituzte izena ematen dutenek.

Kasu bietan Errenteria Musikal Dantza Eskolako gela nagusian egingo dituzte eskolak eta Mikel Coca arituko da irakasle lanetan. Interesdunek dantza@kukai.info helbide elektronikora mezu bat bidalita eman beharko dute izena.