Esklerosi Anizkoitzaren aldeko “Busti zaitez” kanpaina Errenterian

Busti zaitezDatorren igandean, hilak 14, ADEMGIk, Gipuzkoako Esklerosi Anitzeko Elkarteak, “Busti Zaitez” kanpainaren 16. edizioa antolatu du Euskal Autonomia Erkidegoko 80 igerileku eta hondartzatan. Horietako bat izango da, beste behin, Fanderiako Udal Igerilekua.

Antolatzaileen esanetan, kanpaina ekintza solidarioa da eta asmoa jendeak gaixotasun hau pairatzen duten pertsonen alde igeri egitea da. “Bustitzen” diren pertsona guztiek egiaztagiria jasoko dute eta eguna bukatzean, herri guztietan igeri egindako metro guztiak batuko dituzte.

Antolakuntzak, gainera, stand bat jarriko du Fanderiako instalazioetan gaixotasunari buruzko informazioa eman eta Kukuxumusuk kanpainako produktuak kanpainarako sortutakoak saltzeko: kamisetak, txanoak, motxilak, zapiak…

Kanpainaren helburu nagusia, batez ere, 18 eta 35 urte bitarteko gazteei eragiten dien gaixotasun neurologiko honek sortzen dituen arazoei buruz gizartea sentsibilizatzea eta informatzea da.