Lizarrustitik Otzaurtera, Urdaburuk antolatuta

urdaburuUrdaburu Mendizale Elkarteak Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroaren 13. etapa antolatu du uztailaren 20rako. Ibilbidea Lizarrustiko gainetik Otzaurteko gainera egingo dute eta bidean Irumugarrieta, Intxusburu eta Balankaleku gailurretatik eta Etxegarateko gainetik pasako da. Zeharkaldia, denera 6 ordu  eta erdikoa izango da.

Irteera Zumardiko autobus geltokitik egingo dute 7:30ean. Izena emateko Urdaburu Elkarteak Juan de Olazabal kaleko 23. zenbakian duen egoitzara  joan daitezke interesdunak astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:30era, edo 943527879 telefonora hots egin, ordutegi berean.