Hasi dira jada Madalenetako programa banatzen

Programaren banaketa_3_800x600Herritar ugari gerturatu da, gaur, udaletxeko atarira Madalenetako egitarau eta poltsikorako esku-orriak jasotzera.

Datorren astelehenean eta asteartean ere izango da, ordea, programa bertan eskuratzeko aukera, goizeko 11:00etatik 13:00ak arte.

Baina Herriko plazako arkupeak ez dira izango egitaraua jasotzeko leku bakarra: publizitatea jarri duten saltokietan, liburutegian, Galtzaraborda, Fanderia eta Kaputxinoetako kirol instalazioetan eta gainontzeko udal eraikinetan ere izango dira eskuragarri. Honez gain, Udalak herriko auzo elkarteei eskaini dizkie egitarauak eurek bana ditzaten.

Guztira 9.700 ale argitaratu dituzte paperean. Formatu digitalean, Herri Bizian aurkituko dute hala nahi dutenek.

Programaren banaketa_2_800x600

 Programaren banaketa_4_800x600