Ostegunean egingo dute Fanderiako Udal Pilotalekuan orduak alokatzeko zozketa

Fanderia PilotalekuaUnai Unsuain Errenteriako Udal Kirol Patronatuko Presidentek, Fanderiako Udal Pilotalekua alokatzeko orduen zozketa egingo dela jakinarazi du. Zozketa hau datorren 2013-2014 denboraldiari dagokio, hau da, 2013eko irailaren 1etik 2014ko irailaren 1era artekoari.

Aipatu zozketa datorren uztailaren 18an, osteguna, arratsaldeko 20:45ean burutuko da, Fanderiako Pilotalekuan bertan eta alokatzeko aukera izateko ezinbestekoa izango da zozketara bertaratzea.

Taldea osatuko duten 4 pelotarien zerrenda eman beharko da, gainera,  eta, gutxienez, horietako batek Errenterian erroldatua egon beharko du.

Informazio gehiago lortzeko 687 920428 telefonora dei dezakete interesdunek.