Inoiz baino lan gehiago Maddalen Sarietan lehian

Maddalen sariak_ 2013Udal Euskara Departamentuak XXVI. aldiz antolatu du aurten Maddalen Literatur Sarien Lehiaketa. Orotara 536 lan aurkeztu dituzte Errenteriako 8 urtetik gorako gaztetxoek; “inoiz baino gehiago”.

Ohikoa denez, gazteek prosa edo poesia-lanak idatzi dituzte, adinaren araberako hiru mailatan sailkatuta: lehenengo maila lehen hezkuntzako 2. eta 3. zikloan dauden ikasleei dagokie. Bigarrena, DBH 1 eta DBH 2 mailetakoei eta hirugarrenean, berriz, DBH 3, DBH 4, batxilergoa eta lanbide heziketako ikasleak barneratzen dira.

Sariak ere sail eta maila hauen arabera antolatu dituzte. Hala, bakoitzean hiru sari eta beste hiru aipamen berezi egongo dira. Saritutako lanen aukeraketan Eider Rodriguez eta Lander Garro idazle errenteriarrak aritu dira, eurak izan baitira edizio honetako epaimahaia.

Euskara Departamentutik jakinarazi dutenez, aurten berritasun moduan, saridunek ez dute jakingo zein sari egokitu zaien azken unera arte. Sari banaketa ekitaldian izango da hori, uztailaren 22an, 13:00etan, Errenteria Hiria Kulturgunean.

Bestetik, saritutako lan guztiak biltzen dituen liburuxka irailean argitaratuko dute eta eskoletan egingo dute banaketa. Nahi duenak, hala ere, udaletxean eskuratu ahal izango du data horratatik aurrera.