Asteburuan jokatuko dituzte Ereintza Open Tenis Txapelketako finalak

Ereintza openEkainaren 1ean hasi zen Ereintza elkarteak ATG ( Gipuzkoako tenislari afizionatuak ) eta Errenteriako Kirol Patronatuaren laguntzarekin antolatutako II Errenteriako Ereintza Open Tenis Txapelketa. Partida guztiak Beraungo erabilera anitzeko pistan jokatu dituzte eta asteburu honetan, finalak jokatuz emango diote amaiera txapelketari.

32 tenislarik hartu dute parte guztira, 8 multzotan antolatuta.  Talde bereko jokalari bakoitzak partida bat jokatu behar izan du bere taldeko beste 3 jokarariren aurka. Ondoren, maila bakoitzean postu bera lortu duten jokalariak elkarren aurka aritu dira lehian.

Eneko Millan errenteriarra bigarren aldiz iritsi da final handia jokatzera eta horretarako, final erdietan iaz finalista izan zen Jon Ramos kanporatu behar izan du. Aurtengoan Raul Ramosen aurka arituko da.

Bestalde, Ereintzak txapelketak izandako harrera ona eta bertan bizi izan den giroa azpimarratu nahi izan ditu eta “kirol hau maite duten zaletu guztiak” gonbidatu ditu asteburuko partidak ikustera.

Finalen ordutegiak:

4. mailako finala
Larunbatean 10:15ean:  Carlos Artegain – Mikel Egibar

3. mailako finala
.- Larunbatean 11:45ean:  Juan Ramon del Pozo – Jokin Ramos

2. mailako finala
.- Larunbatean 18:00etan: Juantxo Albisu –  ( Ivan jimenez – Javier Velasco partidako irabazlea)

1go mailako finala.-   Igandean 11:00etan: Eneko Millan – Raul Ramos