Lousadako kanpamentuaren argazkiak Gazte Informazio Bulegoan

Udalekuak euskaraz

 

Merkatuzarren kokatzen den Gazte Informazio Bulegoan, Gazteria Sailak antolatutako Lousadako kanpamentuaren argazkiak ikusgai dituzte jada.

Kanpamentuaren blogean argitaratutako argazkiez gain, beste hainbat gehiago ere dago bulegoan. Arduradunek adierazi dutenez, argazkiak nahi dituztenek pendrive bat eramatea besterik ez dute eta bertan grabatuko dizkiete.