Trafiko departamentuak hobekuntza lanak egin ditu

Moja agustindarren pasealekua_markesina_800x600Auzo Elkarteetako eskaerei jarraiki, Trafiko Departamentuak zenbait hobekuntza egin du herrian.

Hau horrela, lau autobus geltokitan markesina bana jarri dute: Moja agustindarren hiribideko 2. zenbakian, Resurreccion Maria Azkue kaleko 29. zenbakian, Erramon Astibia kaleko 17.ean eta Fanderia pasealekuko 21. zenbakiaren parean.

Trafikoari eragiten dioten hainbat lan ere egin dute. Urdaburu kaleko 15. zenbakian motorrentzako aparkalekuak markatu dituzte. Parke kaleko sarrera eta garaje berrien sarbidea ere margotu dituzte. Ernio kalean, bestetik, zenbait aparkaleku kendu dute bi noranzkoetan zirkulatu ahal izateko.

Beraunen ere egin dute moldaketarik: Maurice Ravel kalean bi noranzkoetarako zirkulazioa baimendu dute garajeetarako sarrera bermatzeko. Eta Beraun kaleko 11. zenbakian aparkatzeko toki bat kendu dute aparkatzeko dauden ibilgailuen irteerako maniobra errazteko.

Azkenik, Koldo Mitxelena ikastetxearen parean ere bidegorria moldatu dute eta eskola gunea dela adierazten duen seinale horizontala margotu dute.